GAZTEEN PARTAIDETZA
Gazteek ba al dakite zein adinetatik har daitekeen parte gizarte-ekintzetan? Zerk kezkatzen ditu inguruaz? Komunitateko pertsonen beharrak interesatzen zaie? Beren talentuek lagun diezaiekete beste pertsona batzuei?
Gazteen parte-hartzea garrantzitsua da. Hori dela eta, gazteei entzun nahi diegu, haien kezkak, itxaropenak eta eskura duten informazioa ezagutu.
IKERKETA
Ezagutzeko eta aukerak sortzeko aztertu. Ezagutu ikerketaren emaitzak edo utz iezaguzu zure datuak, informazioa eman ahal izateko. Gazteen parte-hartzeari buruzko azterlan hau Arabako gazteen errealitatea ulertzeko sortu da; izan ere, errealitate hori oinarria da beren indarguneak inguruko beharrekin lotzeko gai diren parte-hartze formula berriak bultzatzeko.
Errealitateen bilketa hori galdetegi labur eta anonimoetatik abiatuta egiten ari dam ikuspegi zabala eskaintzen duten , eta funtsezko lau talde kontuan hartuta:
1) Gazteak (12-25 urte).
2) Gurasoak, legezko tutoreak (familia-testuingurua), gazteen guraso-elkarteak.
3) Ikastetxeetako hezkuntza-profesionalak.
4) Araban gazteen partaidetza susta dezaketen gizarte-erakundeetako eragile aktiboak (elkarteak, erakundeak, auzo-mugimenduak…).
JARDUNALDIAK
Informazioa biltzeko epea amaitu ondoren, datu horiek partekatzeko, ondorioak garatzeko eta Arabako gazteen parte-hartzea hobetzeko formulak elkarrekin lantzeko ekintzak antolatuko ditugu. Gainera, sarean lan egitea funtsezkoa denez, hainbat ekintza garatuko ditugu, elkarrekin topatzeko eta horri buruz hausnartzeko.
Informazioa nahi baduzu, utzi zure datuak.
GIZARTE ERAKUNDEAK
Zeintzuk dira erakundeok eskaintzen ditugun benetako aukerak gazteek lagundu ahal izateko? Zer zailtasun eta oztopo aurkitzen ditugu adin-nagusitasunera iritsi ez direnen parte-hartzea sustatzeko? Zer erronka ditugu? Sarea egitea ezinbestekoa da aurrera egiteko. Parte hartu!
“DAGOENEKO AZTERKETAN PARTE HARTU DUTEN ERAKUNDEAK”
IKASTETXEAK
Ikastetxeek gizartean bizi garen pertsonen aniztasuna jasotzen dute, gure garapenean eta ikaskuntzan eragin handia izanez. Ikastetxeen ikuspegia, pertzepzioa eta informazioa funtsezkoak dira egungo gazteen parte-hartze dinamika ulertzeko.
“DAGOENEKO AZTERKETAN PARTE HARTU DUTEN IKASTETXEAK”
PARTE HARTU
Hurrengo taldeetako batean (edo batzuetan) bazaude, bete ezazu galdetegia eta/edo jarri gurekin harremanetan.
-
- Araban bizi diren 12 eta 25 urte bitarteko gazteak
-
- Ikasketa-zentro bateko hezkuntza-taldea (irakasleak, orientazioa, behar bereziak, tutoretza…)
-
- Gazteen parte-hartzea sustatzen duen edo sustatu nahiko lukeen Gizarte erakunde bat.
-
- 12 eta 25 urte bitarteko gazteen familia-gunea.






