Bolondresa

Zein taldetan behar ditugu zu bezalako pertsonak?
Ez geratu zalantzarekin!

PERTSONEN HARRERA
Harrera sartzeko atea da, Gurutze Gorrira hurbiltzen direnen beharrak ulertzeko eta horiei erantzuteko gunea, bai barneko proiektuetara bideratuz, bai pertsona bakoitzaren egoera hobetu dezaketen probintziako beste baliabide batzuetara bideratuz.
Astelehenetik ostiralera, goizez edo arratsaldez
Betekizunak: denboran zehar konpromiso egonkorra izateko aukera, trebetasun informatikoak, ikasteko gogoa, garatutako komunikazio-trebetasunak eta egonkortasun emozionala.

EKITALDIETAKO OSASUN TALDEA
Lurreko Prebentiboen taldetik, inguruneko hainbat ekitalditara joan daitezkeen pertsonak prestatzen ditugu, prebentzio gisa, behar duenari osasun-laguntza emateko.
Kirol agendaren eta agenda soziokulturalaren arabera, normalean asteburuetan, goizez edo arratsaldez
Baldintzak: prestakuntzarekin konpromisoa hartzeko aukera, asteburuetan libre egotea. Osasun arloan (erizaintza, TES, TTS, medikuntza) prestakuntza homologatua baduzu, zure ezagutzak partekatuz lagun dezakezu.

TAILERRAK ETA PRESTAKUNTZA
Ezagutzak eskuratzea eta gaitasunak hobetzea da jende askoren egoera hobetzeko oinarrietako bat. Lagundu zure ezagutzetan oinarritutako tailerrak emanez eta parte hartu hainbat proiektutan (oinarrizko beharretarako premiazko arreta, errefuxiatuak, adinekoak).
Aste barruan, goizez
Baldintzak: Garatutako komunikazio trebetasunak, zehaztutako ordutegian eskuragarri egotea.

LAN ADMINISTRATIBOETAN LAGUNDU
Pertsonei ematen dizkiegun erantzunek lan administratiboak dakartzate, hala nola deiak, zitazioak, eskaneatzea, artxiboa edo datuen erregistroa, besteak beste. Kontaiguzu zer gustatzen zaizun eta egiten dakizun, eta gure taldeetan parte hartzeko orientatuko zaitugu.
Aste barruan, goizez eta/edo arratsaldez (proiektuaren arabera)
Betebeharrak: gaitasun informatikoak (erabiltzaile maila), ikasteko gogoa, antolatzeko gaitasuna.

INSTALATU EKIPOAK ETA HOBETU MENDEKOTASUN-EGOERAN DAUDEN ADINEKO PERTSONEN EGUNEROKO JARDUNA
Gurutze Gorritik konpromisoa hartzen dugu adineko pertsonak eta mendekotasuna dutenak beren etxeetan seguru senti daitezen. Gaitasun teknologikoak eta ikasteko gogoa badituzu eta astean goiz bat konprometitu ahal bazara, hauxe izan daiteke zure jarduera.
Aste barruan, goizez edota arratsaldez.
Baldintzak: Trebetasun teknologikoak eta/edo ikasteko gogoa, komunikazio-trebetasunak, eskuragarritasun egonkorra.

ADINEKO PERTSONEI LAGUNDU
Lagundu adineko pertsonei mediku-hitzorduetara edo gestioak egitera zure denboraren arabera seguru senti daitezen edo partekatu zure bakardadeari aurre egiteko.
Astelehenetik igandera, zure denboraren arabera.
Baldintzak:adinekoekiko sentsibilitatea, komunikazio trebetasunak, konpromisoa eta erantzukizuna.

HAURREKIN ETA GAZTEEKIN PARTE HARTU
Gazteen Gurutze Gorritik egoera zailean dauden haur eta gazteei laguntzen diegu, espazio seguru eta egonkor bat bermatzeko. Bertan, eskolako zereginetan (euskaraz normalean) laguntzen dieten pertsonak aurkitzen dituzte, elkartasuna, ingurumenarekiko errespetua, parte-hartzea eta justizia soziala bezalako balioak landuz.
Gainera, Txagorritxun ospitaleratuta dauden haurreekin denbora eta jolasak partekatzen ditugu, eta aisialdi talde batez gozatzen dugu.
Hezkuntza-laguntza: astelehenetik ostegunera, 17:00etatik 19:00etara
Ospitalean: asteazkenetan 17etatik 19etara eta larunbatetan 11etatik 13etara
Aisialdi taldea: Larunbatean 11tatik 13etara
Baldintzak: Haur eta gazteekiko sentsibilitatea duten pertsona arduratsuak nahi ditugu, eskola garaian erregulartasunez parte hartzeko konpromisoa har dezaketenak

ETXERIK GABEKO PERTSONENTZAKO ARRETA
Gurutze Gorritik gauero ateratzen gara, aste barruan, Gasteizko kaleetan lo egiten duten pertsonengana hurbilduz, haiengandik eta haien egoeretatik gertuago egoteko helburuarekin. Gizarte-larrialdietarako unitate horietako taldeak etxerik gabeko pertsonei arreta integrala ematen die urte osoan.
Astelehenetik ostiralera, 22:00etatik 01:00etara gutxi gorabehera.
Baldintzak: Trebetasun sozialak, talde bateko kide izateko gogoa eta gauetarako prestasuna duten pertsonak. Gainera, gidabaimen homologatua duten pertsonak eta gidatzen laguntzeko gogoa dutenak ere bilatzen ditugu.

ARGAZKIAK EGIN ETA KOMUNIKATU
Askotan, ikusten ez dena "ez da existitzen". Egiten duguna erakustea ezinbestekoa da ditugun baliabideak eta ekintzak herritarrengana hurbiltzeko. Horrela, argazkigintza, edizioa edo kartelen diseinua gustatzen bazaizu, besteak beste, hau izan daiteke zure jarduera.
Modu presentzialean edota birtualean
Baldintzak: Argazkilaritzarako talentua duzu? Eta errealitateak irudikatzeko ideiak? Ilustrazioarekin gozatzen duzu? Badakizu bideoak editatzen? Zure ezagutzak partekatu nahi dituzu Gurutze Gorriaren ekintza ikusarazteko? Gehiago jakin nahi baduzu, egin eskaera.
Zure gaitasunak garrantzitsuak dira.




EZ EGIN ZOTZETARA